Udari ongietorria suaren bueltan eta tantaia altxata

Mirari Altube Arrese 2017ko ekainaren 24a

Aretxabaletarrak ere suaren bueltan elkartu ziren atzo, ekainak 23. San Juanen omenez kantuan egin, "sugeak eta sapoak" sutan erre eta 18 urteko gazteek tantaia altxa zuten ohiturari jarraituz.

Herritar mordoa elkartu zen Herriko Plazan, udari ongietorria egiteko gogoz guztiak. Tantaiaren igoerak ikusmin handia sortu zuen eta 1999an jaiotako gazteek bete zuten aurrez aurre zuten erronka; lehenengo altxaldian jausi egin zitzaien eta punta apurtu baina bigarrenean aise igo zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak