Domekan bertan ospatuko duten Araba Euskaraz jairako motorrak ondo berotu zituzten Basabeazpiko gaztetxoek, Herri Urratsen eta Ibilladiaren gaineko errepasoa eginez, edota Nafarroa Oinez eta Oñatin egingo duten Kilometroak gogoan izanez. Dantzak, antzerkia eta musika, osagai denak izan zituen ikuskizunak. Baita emozioa ere, bost urteko ikasleendako agurra izan zelako, datorren urtean Almenera joango direlako. Hemen eguen arratsaldeak emandakoa, argazkietan: