Kurtzebarri eskolakoen uholde berdea kalean gora eta behera ibili da

Mirari Altube Arrese 2017ko eka. 10a, 18:51

Bihotzez ikasi kamisetak aldean hartu eta uholde berdea ekarri dute Kurtzebarri eskolako kideek herriko kaleetara. Ikasleek, gurasoek eta irakasleek bat egin dute ikasturteari agur esateko jaialdian.

Jolasean jardun dute guztiek elkarrekin Herriko Plazan, eta ondoren, batukada soinuz bete dituzte kale bazterrak, doinu dantzagarriekin esnatzeko herritarrak; Eguzkiari agurra ikuskizuna izan dute gero.

Giro beroan bazkaldu ostean Iturrigorri pilotalekuan adin eta gustu guztietara egokitutako ekitaldiak izan dituzte: Imanol Ituño magoaren ikuskizuna; puzgarriak; bolo txapelketa; eta dantzaldia AZ Gaubelak taldearekin. Ikasturtea jai giroan agurtzeko paregabeko aukerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak