Kulturaz betetako kaleak

Maite Txintxurreta 2017ko eka. 9a, 09:38

Aretxabaletako kaleetan kultura da nagusi egunotan. Joan den egubakoitzean Leizarra musika eskolakoko Bandaren emanaldiak eman zion hasiera 7x7 kultura kalean egitasmoaren laugarren edizioari.

Bandaren emanaldiaz gain, zapatuan izandako Pirritx Porrotx eta Marimototsen emanaldia nabarmendu gura izan du Joxe Migel Uribarren zinegotziak. Aurten kirol etxean egin dute, eta pozik daude hartutako erabakiarekin. 550 pertsona joan ziren ikuskizunera.

Eguaztenean, Xabi Larrearen Mr.Frack zirku ikuskizunak liluratuta laga zituen bertaratutako neska mutiko eta gurasoak.  Iralabarri plazan egin zuten emanaldi hau; izan ere, Kultura Kalean egitasmoaren helburuetako bat kultura hitzorduak herriko puntu desberdinetara zabaltzea da.

Gaur, egubakoitza, 7x7 kultura kalean egitarauaren baitan Musika Eskolakoen konbo eta gitarra emanaldia izango da arratsaldeko zazpietan Herriko Plazan. Horrez gain, datozen asteetan ere ez da aspertzeko tarterik izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak