Azken hamar urteotan kale garbiketa zerbitzuaren ardura izan duen Serbitzu S. L. enpresari azaroan amaituko zaio kontratua, eta hori dela egin dio proposamena EH Bilduk Udal Gobernuari. Azaldu dutenez zerbitzu bakoitza banan banan aztertu behar da eta eurek halaxe egin dute kale garbiketa zerbitzuarekin. Besteak beste, arrazoi ekonomikoak aipatu dituzte. Unai Elkoro alkateak adierazi du proposamenak zalantzak eragiten dizkiela, eta zerbitzua berriz ere azpikontratatzea erabaki dutela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.