Patroigintza eta moda diseinuaren gaineko ikastaroa Katalin Antxiarekin

Mirari Altube Arrese 2017ko ekainaren 5a

Katalin Antxia diseinatzaile aretxabaletarra.

Katalin Antxia (Aretxabaleta, 1988) diseinatzaileak –The Modubat markaren sortzaileak– patroigintza eta moda diseinu ikastaro trinkoa eskainiko ditu uztailean. Bi saio egingo ditu: hasiberrientzat, goizetan; eta aurretik jardundakoentzat, arratsaldetan.

Uztailaren 3tik 14ra izango dira ikastaroak, Arkupe kultura etxean. Goizetan, 10:00etatik 12:00etara, hasiberriekin egingo du saioa, eta arratsaldetan, 16:00etatik 18:00etara, aurretik ere ikastaroren bat egin dutenentzat.

Izen-emate epea zabalik dago ekainaren 30a arte; hona bidea: info@themodubat.com. Prezioa da 90 euro 20 orduko ikastaro trinkoa; plazak mugatuak dira.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak