Kontzertu polita eskaini dute Jon Lopez zuzendariaren aginduetara. Guraso eta senide ugari gerturatu dira eta musika ikasle gazteenek eman diote hasiera emanaldiari. Playing together, so much better, Cyclist in Moscow eta Chinaman in Paris jo dituzte.
Nagusiagoek eman diote jarraipena kontzertuari eta pieza ezagunak eskaini dituzte. Lehenengo Game of Thrones telesaileko soinu banda nagusia jo dute, eta ondoren Expert, The conquest of paradise eta Abba zein R.I.P taldeen hainbat pieza.
Amaitzeko, bi taldeek batera All of me jo dute. Aretxabaletako musika ikasleek erakutsi dute lanean dihardutela eta gai direla emanaldi txukunak eskaintzeko.