Edonork hartu ahal izango du parte, eta hori egiten erabilitako teknikari ez diote mugarik jarri. Kartelaren neurria izango da din-A3 eta formatu digitalean aurkeztu beharko dira. Honako testua izan beharko du derrigorrean:
Andramaixak 2017
Abuztuaren 13a, 14a, 15a, 16a eta 17a
Aretxabaleta
Epaimahaia kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat lagunek osatuko dute eta erabakiaren berri uztailaren 11n jakinarazi. Irabazleak 300 euro jasoko ditu saritzat, eta antolatzaileek egoki ikusiz gero erakusketa antolatuko dute aurkeztutako lan guztiekin.