Getariako Txakolina izendapena duten txakolinak dastatzen

Mireia Bikuña 2017ko maiatzaren 27a

Bederatzi upategitako 430 botila pasa ipini dituzte herritarren eskura, II. Txakolin Egunean. Mitarte kalea, txakolin usainaz bete da gaur goizean.

Edatekoarekin batera, jatekoa ere egon da. Aretxabaletako hiru ekoizlek mokadutxoak eskaini dituzte. Hirunaka banatuta egongo dira upategiak. Aizpurua, Amestoi, Arregi, Etxetxo, Gañeta, Hiruzta, Mokoroa, Rezabal eta Txomin Etxaniz upategiak egon dira. Kopa erosi eta bost txakolin dastatzeko aukera izango dute herritarrek. "Txakolina edatea ez dago oso hedatua Gipuzkoako barnealdean, eta, horregatik erabaki genuen Txakolin Eguna Aretxabaletan egitea. Bigarren urtea da, eta, erantzuna oso ona izan da herritarren aldetik. Gustura gaude" esan dute upategietako arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak