Edatekoarekin batera, jatekoa ere egon da. Aretxabaletako hiru ekoizlek mokadutxoak eskaini dituzte. Hirunaka banatuta egongo dira upategiak. Aizpurua, Amestoi, Arregi, Etxetxo, Gañeta, Hiruzta, Mokoroa, Rezabal eta Txomin Etxaniz upategiak egon dira. Kopa erosi eta bost txakolin dastatzeko aukera izango dute herritarrek. "Txakolina edatea ez dago oso hedatua Gipuzkoako barnealdean, eta, horregatik erabaki genuen Txakolin Eguna Aretxabaletan egitea. Bigarren urtea da, eta, erantzuna oso ona izan da herritarren aldetik. Gustura gaude" esan dute upategietako arduradunek.