"Oso ondo doa astea. Eguraldiak izugarri lagundu digu eta jende pila batek parte hartu du bai ikastaroetan, baita kaleko ikuskizunetan ikusle bezala ere", jakinarazi du Maier Etxebarriak, Jaikiko kideak.
Ikastarorik arrakastatsuena haurren hip hop saioa izan zen, 27 neska-mutikok jardun zuten eta ikasten. Eta zapatu arratsaldeko kaleko dantza ikuskizunetan jendetza elkartu zen. "Ikusgarria izan zen Habrá que ponerse cachas bikoteak dantza inklusiboan oinarrituta egindako dantza pieza. Ikusle guztion barreneraino iritsi zen. Basotxoko erretiratu mordoa ere izan dugu, bai saloi dantzatan eta baita plaza dantzatan ere".
Gaur, egubakoitza, Jaiki elkarteko kideen ikuskizuna izango da eliza inguruan (18:30) eta Rueda Cubana egingo dute Durana kalean (19:30).