200 gaztetxo inguru elkartuko dira Haur Dantzarien Egunean

Mirari Altube Arrese 2017ko mai. 26a, 19:00

Leizarra dantza taldeko kideak kalejiran, iaz.

Leizarra musika eskolak antolatuta eskualdeko dantzari asko elkartuko dira domekan Aretxabaletan. Goiz partean herriko hainbat gunetan jardungo dute dantzan, taldetan banatuta, eta arratsaldean, alardea izango da Herriko Plazan.

Maiatzeko azken domekarekin batera dator Haur Dantzarien Eguna beste behin, Leizarra musika eskolak antolatuta. Eskualdeko dantzari asko, 200 inguru, elkartuko dira Aretxabaletako bazterrak euskal dantzekin girotzeko.

Kaleko dantzak eta alardea

Arrasateko Lore Gazteak eta Txikitxu taldeak, Oñatiko Oñatz, Antzuolako Oin Arin eta Soraluzeko Urrats elkartuko dira Herriko Plazan Leizarra dantza taldeko kideekin, 10:30ak inguruan. Hain zuzen etxekoena izango da talderik handiena, 55 dantzarirekin. "Ume eta gaztetxo guztiak elkartuko direlako", jakinarazi dute musika eskolako arduradunek. Mokadutxoa eskainiko diete orduan, eta ondoren, 11:30ean, kalejirari ekingo diete. Herriko hainbat gunetan banatuko dira taldeak eta han egingo dituzte erakustaldiak txistularien laguntzarekin. 13:30erako plazara itzuliko dira, bazkaltzera joateko.

Arratsaldean alardearen txanda izango da; 17:00etan, egingo dute Herriko Plazan. Gaitariak izango dituzte lagun orduan.

Hainbat elkarteren laguntza jasoko dute aurten ere: Muru Alde, Ibai Gain, Eguzki Alde, Uratz Alde eta batzokia –Urbaltzen obretan daude–. "Eskerrak eman gura dizkiegu guztiei urtero laguntzen digutelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak