Kanadako bizipenen berri emango du Miren Aranzabalek Ostegun Bidaiariak barruan

Mirari Altube Arrese 2017ko mai. 25a, 12:07

Miren Aranzabal New Yorken.

Bosgarren Ostegun Bidaiariak ekimena aurrera doa eta gaur, maiatzak 25, bigarren saioa izango da. MUko ikasle den Miren Aranzabalek Kanadako egonaldiaren berri emango du Express tabernan (21:30).

Aranzabalek enpresa-ikasketen azken lau hilabeteak Toronton (Kanada) egin zituen. Torontoz gain, Montreal, Ottawa eta New York bisitatu zituen, baita bizipen ahaztezinak bizi ere, elurtea, esaterako.

Txilen bizitakoa

Hurrengo eguenean, ekainaren 1ean, Irati Borge elorrioarrak Txilen bizitakoaren berri emango die herritarrei Haizea tabernan (21:30). Hezkuntza Berezia ikasten dihardu Huhezin, eta down sindromedunekin lan egiten duen elkarte batean egin zituen praktikak. Santiago hiriburuan zein Txile hegoaldean bizi izan zen hainbat hilabetez eta herrialdea ezagutzeko aukera izan zuen. Argazkiek lagun eginda emango du horren guztiaren berri.

Mexikoko kulturaren berri

Ekainaren 8an, eguena, izango da azken emanaldia, eta Ikus-entzunezko ikasketak egiten dabilen Anne Baskaran gasteiztarrak Dagda tabernan eskainiko du saioa (21:30).
Mexikon egin zituen hirugarren mailako ikasketak, eta bizipen interesgarriak ekarri zituen handik: hildakoen eguna Michoacaneko hilerrian, Mexikoko golkoan kayakean, Ozeano

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak