Txakolina dastatzeko aukera izango da, bigarrenez egingo den Txakolin Egunean

Mirari Altube Arrese 2017ko mai. 23a, 16:24

Iazko Txakolin Eguna.

Bederatzi upategitako uzta probatu ahal izango da datorren zapatuan, maiatzaren 27an, Mitarte kalean (12:00-15:00) trikitilariek eta abesbatzak girotuta.

Uztailetik maiatzera aurreratu data eta bigarrenez egingo dute Txakolin Eguna Kultura Sailak antolatuta. Getariako Txakolina izendapena duten bederatzi upategitako ordezkariak etorriko dira.

Herriko ekoizleak

Mitarte kalean jarriko dituzte postuak iaz legez, 12:00ak ingurutik 15:00ak bitartean, eta Aretxabaletako hiru ekoizle ere han izango dira mokadutxoa eskaintzeko; hiru txakolindegik osatutako gunea bakoitzean jateko postu bat izango da. Hona hemen izango diren upategiak: Aizpurua; Amestoi; Arregi, Etxetxo; Gañeta; Hiruzta; Mokoroa; Rezabal; eta Txomin Etxaniz. Kopa erosi eta bost txakolin edateko aukera izango da aurten ere, 5 euroren truke.

Trikitilariak eta Aretxabaleta Abesbatza

Eguerdi parte hori herriko trikitilariek eta Aretxabaleta Abesbatzak girotuko dute. Hainbat eratako kantuak abestuta ordubete inguruko saioa egingo dute azken horiek Mitarte kalean bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak