Loramendi elkarteak antolatuta, beste behin, euskalgintzako lagunak berriro elkartu dira Aretxabaletan eguna jai giroan igarotzeko. Goizean mingainluze lehiaketa egin dute plazan, eta ondoren aurreneko aldiz, lehiaketa gastronomikoa egin dute, gazteek ere parte hartzeko. Herri bazkaria egin dute ostean, 60 bat lagunek, eta 18:00etan, gutxi gora behera boloetara jokatzeko aukera izan dute. Boloetan jende ugari ibili da jolasean, eta arratsaldeari amaiera emateko, jada ohitura bilakatu den Larrain dantza egin dute Durana kalean.
Iluntzean, eta berritasun modura, Sambamaña batukada taldeak girotu ditu kalea, eta festak jarraitu egin du Aretxabaletan.