Ekaitz Kortazar eta Maite Arraiza azkarrenak Otala Zelai krosean

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mai. 14a, 13:48

Joseba Mardo-ren oroimenezko 39. herri krosa izan da gaur Otala Zelai egunean, eta eguraldia lagun, korrikalari ugari batu dira Urkuluri bira emateko. Ekaitz Kortazar (00:27:11) eta Maite Arraiza (00:32:31) izan dira azkarrenak. Aretxabaletako gizonezko azkarrena, berriz, Gorka Iturbe izan da (00:31:18) eta emakumezkoetan, Amalur Garitaonandia (00:42:38).

Haurren lasterketek emango diote hasiera Otala Zelai egunari, eta eguraldia lagun, jende asko batu da bertan egunaz gozatzeko et abide batez, parte-hartzaileei animatzeko. Ondoren, Joseba Larrinaga Mardo gogoan izanik, helduen txanda izan da eta lasterkari ugarik ere hartu dute parte bertan.

Hemen saridunak:

Gizonezko azkarrenak:

Ekaitz Kortazar (00:27:11)

David Rua (00:27:24)

Miguel Angel Encina (00:28:42)

Emakumezko azkarrena:

Maite Arraiza (00:32:31)

Inma Murillo (00:41:40)

Amalur Garitaonandia (00:42:38)

Aretxabaletako azkarrenak

Gizonezkoetan azkarrena; Gorka Iturbe (00:31:18).

Emakumezkoetan azkarrena, Amalur Garitaonandia (00:42:38).

Mistoan azkarrenak

Igor Martinez eta Ane Zabala (00:34:07)

Basauritik, Javi Conde atletismo egokituko taldeko hamahiru korrikalari ere izan dira lasterketan. Joseba Larrinaga  Mardo beraiekin elkarlanean aritutakoa zenez, gonbidapena luzatu zitzaien eta hauek ere bikain pasatu dute eguna, eta pasaia zoragarria iruditu zaiela adierazi dute.

Lasterketaren ostean, erromeria izan da. Animaliekin jolasak izan dituzte umeek, eta dantzan egiteko trikitilariak ere izan dira. Gainera, sagardo kupelekin, eta urtero lez, bazkaltzeko mahaiak eta aulkiak banatu dituztenez, bazkaria norberak eroan, eta giro bikaina izan da Otala Zelain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak