Gorputzak astintzera bultzatuko ditu herritarrak Dantza Asteak

Mirari Altube Arrese 2017ko mai. 12a, 15:00

Jaiki elkarteko kideak iazko Dantza Astean.

Maiatzaren 20tik 28ra bitartean bigarrenez egingo da Dantza Astea Jaiki elkarteak antolatuta Udalaren laguntzarekin. Ikastaro eta ikuskizun mordoa iragarri dituzte eta horietarako izen-ematea zabalik dago.

Aretxabaletarrak dantzatzera animatuko ditu Jaiki elkarteak aurten ere. Zortzi egunetan izango dira ekitaldiak baina egun handia maiatzaren 20a da.

Goiz partean ikastaroak izango dira; hip-hop eta Kontakids kiroldegian; dantza sortzailea mojetan; eta swinga kuartelean. Eta ondoren ikuskizunak: dantza afrikarrak (13:30, Durana kalean); Jam-Ñam (14:30, plazan); eta tximeleta oihal akrobaziak, flamenkoa, swinga eta hip-hopa (18:30, Durana kalea).
Hilaren 21ean, ostera, klake ikastaroa egingo dute goizean  (10:00, kuartelean) eta ondoren erakustaldia (13:30, Duranan).

Ikastaroetan jarduteko aurrez izena eman beharra dago; hona bideak: swing eta klake saioetarako: 688 86 21 87; eta gainerakoendako: 688 81 96 65. Argibide gehiago gura dituenak Jaiki elkartera idatz dezake –jaikielkartea@yahoo.es–.

Erretiratuak eta sahararrak

Hilaren 22an, astelehena, jarraipena izango dute ekitaldiek: Kontakids ekimenaren ate irekiak eta emakume sahararren dantzak. Martitzenean saloiko dantzen erakustaldia egingo dute erretiratuek eta umeendako jolasak landuko dituzte kuartelean; Habrá que ponerse cachas ikuskizuna ere egongo da Durana kalean, baita flamenko fusioa ezagutzeko aukera ere.

Eguaztenean euskal dantzak erakutsiko dituzte erretiratuek; eguenean, oihal akrobaziak izango dira eta Flash Dance tertulia; egubakoitzean, Jaiki elkartekoen ikuskizuna eta Rueda Cubana eta domekan, Haur Dantzarien Egunarekin bukatuko dute astea.

Hemen egitaraua osorik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak