Otala-Zelai krosaren 39. edizioa domekan, 'Mardo'-ren omenez

Xabier Urtzelai 2017ko mai. 10a, 18:27

Iazko irabazle Sergio Gartzia helmuga gurutzatzen.

Domekan egingo dute Otala Zelai krosaren 39. edizioa – Joseba Mardo-ren oroimenezkoa– eta aurten nobedadea da lasterketa Udalaren eta UDAko ordezkarien artean antolatuko dutela. Internetez izenematea martxa onean doa; egunean bertan 15 euro ordaindu beharko dira.

Antolatzaileek izena aurrez emateko aukera eman dute, Ibarra kiroldegian edo www.herrikrosa.eus webgunean eta prezioa sinbolikoa da, 5 eurokoa. Egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera, baina orduan atletek 15 euro ordaindu beharko dute.

Lehenengo, gaztetxoak 

Ohi moduan haur eta gaztetxoen lasterketek ekingo diote egunari. 10:00etan benjamin mailakoak hasiko dira lasterketekin, eta jarraian egingo dituzte alebinen (10:10) eta infantilen (10:20) lasterketak –adin bakoitzak distantzia konkretua izango du–.

Helduen lasterketa, berriz, 11:00etan izango da. Urtero moduan 8.410 metroko proba izango da, eta bikote mistoen kategoria ere egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak