Euskeriaren Eguneko bazkarirako txartelak salgai dauzkate

Mirari Altube Arrese 2017ko mai. 9a, 17:16
Iaz egindako bazkaria.

Maiatzaren 20an egingo du Loramendi elkarteak Euskeriaren Eguna, eta bazkarirako txartelak Gurea eta Urbaltz tabernatan eta Loramendiren bulegoan dauzkate salgai; hilaren 17a izango da erosteko azken eguna.

Euskarari beste bultzadatxo bat eman eta haren bueltan jai giroan elkartzeko helburuarekin egingo du Loramendi elkarteak Euskeriaren Eguna maiatzaren 20an, zapatua. Herri bazkaria izango da azken urteotan legez eta txartelak Loramendin, Gurean eta Urbaltzen eros daitezke. Bazkideek eta ikasleek 16 eurotan dituzte eta gainerakoek, 19 eurotan. Hona hemen bazkari horretarako iragarri duten menua: entsalada, oilasko gisatua, pastela, kafea eta kopa.

Mingainluze lehiaketa

Bazkal aurretik Mingainluze lehiaketa egingo dute plazan. Hiru edo lau laguneko taldeak osatu eta hainbat froga gainditu beharko dituzte: galderak, hieroglifikoak… Edonork parte hartu ahal izango du eta horretarako izena aurrez eman beharra dago udaletxe zaharrean. Talde irabazleak bertako produktu sorta jasoko du saritzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak