Euskarari beste bultzadatxo bat eman eta haren bueltan jai giroan elkartzeko helburuarekin egingo du Loramendi elkarteak Euskeriaren Eguna maiatzaren 20an, zapatua. Herri bazkaria izango da azken urteotan legez eta txartelak Loramendin, Gurean eta Urbaltzen eros daitezke. Bazkideek eta ikasleek 16 eurotan dituzte eta gainerakoek, 19 eurotan. Hona hemen bazkari horretarako iragarri duten menua: entsalada, oilasko gisatua, pastela, kafea eta kopa.
Mingainluze lehiaketa
Bazkal aurretik Mingainluze lehiaketa egingo dute plazan. Hiru edo lau laguneko taldeak osatu eta hainbat froga gainditu beharko dituzte: galderak, hieroglifikoak… Edonork parte hartu ahal izango du eta horretarako izena aurrez eman beharra dago udaletxe zaharrean. Talde irabazleak bertako produktu sorta jasoko du saritzat.