Hainbat jokalari izan ditu lesionatuta erregional mailako taldeak eta horietako batzuk osatu ondoren konfiantza ere hasi da berreskuratzen. Larritasunik gabe irabazi dio Touringi 3 eta 0.
Taldearen arduradunetako bat den Urri Urizarek onartu du oporren eragina igarri egin dela lehenengo zatian, baina poliki-poliki joan dira berotzen eta atsedenaldia baino lehen iritsi da lehenengo gola; Haizea Arriaranek egin du. Bigarren zatian egin dituzte beste biak, bata Eider Altubek eta bestea Izar Gorroñogoitiak. "Oso gustura bukatu dugu egindako lanarekin, eta konfiantza berreskuratzen hasi gara", adierazi du Urizarrek.
Datorren astean liderraren aurka
Datorren astean lider den Anaitasunaren aurka jokatuko dute, orduan ere etxean. Hiru puntu goitik daude horiek eta irabaziz gero berdinduta geratuko lirateke: "Orain geure esku dago", dio Urizarrek.