Gernikako bonbardaketaren oroimen ekitaldia

Ane Vitoria 2017ko api. 27a, 11:30

Atzo arratsaldean Gernikako bonbardaketaren aurtengo urtemuga baliatu nahi izan zuten atxabaltarrek Memoriaren gaineko balantzea egiteko ekitaldi baten bitartez. Ekitaldian txalapartari, txistulari eta dantzariak ere izan ziren.

Hainbat atxabaltar elkartu ziren Mitarte plazan antolatutako ekitaldian non, omenduak askotarikoak izan ziren. Batetik, Gernikako bonbardaketa, gerra zibila zein diktadura garaia bizi zuten euskaldun guztiak. "Sasoia da 80 urteko isiltasuna eta inpunitatea behingoz azalera ekarri eta garaitzeko. Orain artean, hauxe da ezagutu duguna, isiltasuna" azpimarratu zuen Jone Ojea Aretxabaletako  Ernaieko kideak. "Doakie xumea bada ere bonbardaketa hartan eta ondorengo gerra eta diktadura sasoian bizia galdu zuten guztiei". Baita, Euskal preso zein iheslariak.

Omenaldian egungo gatazken ondorioz euren lurraldeetatik ihes egin behar duten errefuxiatuei ere babesa eman nahi izan zitzaien. Horrez gainera, ekitaldi amaieran,  'Bakea eta Askatasuna Txokoa' leloa duen plaka ezarri zuten  Aretxabaletako Mitarte plazan. "Euskal Herriko zein Aretxabaletaren bake eta askatasunaren alde eginiko borroka askoren zentroa izan da plaza hau" azpimarratu zuen Ojeak.

Kalera Kalera

Kalera Kalera dinamikaren berri eman zuten eta nazio zein herri mailan egingo diren ekitaldi eta deialdietan parte hartzera gonbidatu zituzten  aretxabaletarrak.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak