Urruntze agindua gizonezko bati, bikotekidea kolpatzea leporatuta

Ubane Madera 2017ko apirilaren 24a

Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Aretxabaletan apirilaren 16an, ustez bikotekidea kolpatzearren. Lekuko batek poliziari deitu zion esanez aurpegia odoletan zuen emakume bat sartu zuela gizon batek Aretxabaletako atari batera.

Ertzaintza bertaratu, bikotea lokalizatu eta gizona atxilo eraman zuten; emakumea, berriz, ospitalera, begia belztuta zuela, Ertzaintzako iturriek jakinarazitakoaren arabera. Gizonari epaiketa bizkorra egin zioten eta epaileak urruntze agindua ezarri zion, harik eta behin betiko sententzia zehaztu arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak