'Elkarrekin esnatzeko ordua' liburuaren gainean jardungo du Kirmen Uribek eguaztenean

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 24a, 12:05
Kirmen Uribe Eskoriatzan liburua aurkezten.

Karmele  Urresti  eta  Txomin  Letamendi bikotearen istorioa jaso du Kirmen Uribek (Ondarroa, 1970) Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian. Eta horren gainean kontu kontari izango da datorren eguaztenean, apirilaren 26an, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, 19:00etan.

Egiazko pertsonaiak eta gertakariak dakartza Uribek hirugarren eleberrian, Urresti erizain ondarrutarraren eta Letamendi musikari bilbotarraren istorioa, hain zuzen ere. Hiru belaunaldiren arteko kronika egin du lau zatitan banatuta: 1927-1943, 1943-1950, 1953-1979 eta 2010-2011. Hala, XX. mendeko Euskal Herriaren historiaren atal garrantzitsua jaso du familia baten bizipenetan oinarrituta.

Eleberrian jasotakoen eta istorioaren atzeko kontuen gainean egingo du berba Uribek Arkupen elkartzen direnekin, eta entzuleen galderak erantzuteko gertu etorriko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak