Hilabetetako umeei masajeak ematen ikasteko saioak egingo dituzte Kurtzebarri eskolan

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 24a, 08:40

Hilabete eta sei hilabete arteko umeei masajeak emateko ikastaroa antolatu dute beste behin Kurtzebarri eskolan. Maiatzean egingo dituzte saioak eskolan bertan eta interesatuak hara dei egin dezatela izena emateko (943 79 00 49).

Hona hemen saioen egunak: maiatzaren 2a, 4a, 8a eta 10a. Saio guztiak 17:30ean dira.

Jantzi erosoak eta eskuoihala eramateko gomendatu dute antolatzaileek eta zera adierazi dute: "Zure umetxoarekin batera hazkunde goxoa bideratzen duen esperientzia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak