Iturrigorri pilotalekuaren teilatu berria jartzen ari dira

Imanol Gallego 2017ko api. 21a, 11:19

Duela bost urte, Aretxabaletako Udalak Iturrigorri pilotalekuaren aurrealdea itxi eta gero, orain, teilatua konpontzeko lanei ekin die, izan ere sabaiak hainbat arazo zituen.

"Nahiko txarra", horrela laburbildu du herriko pilota entrenatzaileak Iturrigorri pilotalekuaren teilatuaren egoera. Urte askotan teilatua konpondu gabe eduki ostean, Udalak pilotalekuaren teilatua eraberritzeko erabakia hartu zuen. Sabai berriak itoginak ez ezik kondentsazio arazoei ere konponbidea emango die.

Etxeberriak adierazi duenez egiten ari diren lanok beharrezkoak ziren pilotalekua erabiltzen jarraitu ahal izateko. Ahal ere, entrenatzaileak, herriko 50 gazte mugitzen duen kirol baten instalazio nagusia izateko hutsune asko ikusten ditu.

Alkateak baina, une honetan, ez du lan berririk egitea aurreikusten.

Momentuz, eta guztia ondo bidean, teilatuaren lanak 15 egun barru bukatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak