Bi talde egingo dituzte patinaje ikastarorako:
- 16:15etik 17:15era, 4 eta 9 urte artekoak
- 17:15etik 18:15era, 10 eta 14 urte artekoak
Gaztelu puzgarriak, ostera, hilaren 20an izango dira, eguena, 16:30etik 19:15era bitartean.
Ikastarorako plazak mugatuak izango direla jakinarazi dute, hortaz, izena eman behar da apirilaren 10erako. Abonatuak debalde sartu ahal izango dira eta abonatu ez direnek eguneko sarrera ordaindu beharko dute.