'Ilunabarra' filmaren lehen argiak Arkupen

Imanol Gallego 2017ko mar. 31a, 10:20

Aurreko urtean Bere bizitzetako bat film laburrarekin Huhezinema jaialdiko Goiena saria eskuratu eta gero, Aitor Gametxo zuzendariak, sari horri esker garatu duen Ilunabarra proiektuaren hasiera muntaia aurkeztu zuen atzo Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Goiena komunikazio taldeak sustatutako sari honek, Goienak euskal kulturarekin duen konpromisoa erakusteaz gain, Huhezinemaren Sail Ofizialean hautatutako film laburren artean euskarazko film labur onena saritzen du.

Iazko Huezinema jaialdian Bere bizitzetako bat film laburrari esker lortu zuen Aitor Gametxo zuzendariak Goiena saria. Horri esker, Gametxok Polonian aurrez grabatu zuen Ilunabarra proiektua garatzeko aukera izan zuen. Ilunabarra ez da ohiko film bat. Gametxo Poloniako gor komunitatearen esperientzietan oinarritu da ikusleari Wroclaw mutu bat erakusteko.

Film bat izanda kontraesan dirudien arren, zuzendariak grabatutako argilunek eta soinu ezak protagonismoa kendu diote irudiari. Atzokoa hitzaldi bat baino, filma borobiltzeko parada izatea nahi izan zuen Gametxok.

Solasaldiaren ostean, lehiaketatik kanpo dauden hainbat film labur erakutsi zituzten. Egun handia baina gaur egubakoitza izango da, iluntzean, banatuko baitituzte aurtengo Huhezinema jaialdiaren sariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak