Olerkia lantzen dihardute Kurtzebarri eskolan 26. Literatura Astean

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 30a, 17:46

Olerki loreak, abanikoak eta arbolak egiten dabiltza egunotan Kurtzebarri eskolako ikasleak, baita euskal olerkigileen biografiak eta obrak lantzen ere. Izan ere, eguaztenaz geroztik poesia ardatz duen 26. Literatura Astean sartuta daude buru belarri.

Pello Añorga idazlearen bisita izan zuten eguaztenean, eta Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bosgarren mailakoekin elkartu zen kontu-kontari jarduteko. Aretoan txoko berezia eskaini diote hain zuzen Oiartzungo idazleari. Truke azoka ere egin dute astean, eta ikasleek zein gurasoek trukatu dituzte han liburuak.

Irakur Maratoia apirilaren 5ean

Urtero egiten duten Irakur Maratoia datorren eguaztenean izango da, apirilaren 5ean. Aretoa irakurketarako txoko bihurtuko dute eta han elkartuko dira ikasleak, irakasleak, gurasoak, eskolako langileak eta herritarrak. "Ekintza berezi bat egiten dugu urtero egun horretan, eta aurten, poesiak hainbat hizkuntzatan irakurrita emango diogu amaiera Literatura Asteari. Hizkuntza mordoa daude herrian eta gure ikastetxean, eta ilusio handia egiten digu ekitaldiak", adierazi du Gurutze Urrutiak eskolako ikasketa buruak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak