"Lasterketa xelebrea izan zen, neutralizatuta ia osoa eroriko larriak izan zirelako eta bi anbulantziak eta medikuak lasterketa utzi behar izan zuten", jakinarazi du Arritxu Iribar kazetariak. Dena den, lehenengoa izan zen Estebez eta Garai, hamabigarrena lasterketan eta hirugarrena Gipuzkoako txapelketan. "Aretxabaletako biak oso ondo".
Garazi Estebezen ibilbidearen berri eman du Iribarrek: "Pistan hasi zuen denboraldia azaroan eta maila oso ona eman ondoren, Espainiako kopa ere lehiatzen ari da Euskadiko selekzioarekin. Errepidean mutilekin Ibaetako kriteriumean korritu zuen, baina beste lasterketa guztiak nesken karrerak izan ditu eta erakutsi du erreferente izango dela kadete mailan. Joan den igandean bertan garaile izan zen Tafallan; horregatik, Deban lider elastikoa defendatu zuen".
Xubane Garaik, ostera, beste ibilbide bat izan du: "Mutilekin ari da lehiatzen, eta lehenengoz Tafallan korritu zuen nesken lasterketa; mutilen eta nesken lasterketak oso ezberdinak dira, mailak ere halaxe dira, adin berekoak izan arren fisikoki oso ezberdinak eta hori lasterketako erritmoan asko nabaritzen da. Tafallan, lasterketa on bat eginda hamabosgarren sailkatu zen, gipuzkoarren artean laugarrena izanik".
Garazi Erostarbe oñatiarra junior mailan
Garazi Erostarbe oñatiarra junior mailan lehiatu zen: "Kalbarion atzeratu zen, baina ordura arte openekin batera eutsi zion".