Lasagabaster eta Zugasti nagusi hirugarren mailako kadeteen artean

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 27a, 12:45

Lasagabaster eta Zugasti egubakoitzean, Eskoriatzan. Argazkia: UDA.

Udaberri Txapelketa irabazi dute Ibai Lasagabasterrek eta Haritz Zugastik. UDAko pilotariek partidu dotorea jokatu zuten eta Ordiziako bikotea mendean hartu 22 eta 15.

Partidu parekatua izan zen. "Aurkari gogorrak ziren, eta batez ere atzelariak oso ondo jokatu zuen. Gure bikotea, baina, oso motibatuta kantxaratu zen eta ez zuen atzera egin", jakinarazi du Jon Etxeberria entrenatzaileak. Eskoriatzako pilotalekuko harmailak bete egin ziren egubakoitz iluntzean, eta giro bikaina sortu zen.

Debarroko txapelketa hasita

Garaipena oso garrantzitsua izan da mutikoei ilusioa pizteko eta aurrera begira lanean jarraitzeko. Debarroko txapelketan dihardute orain eta astean bertan jokatuko dute partidu bat Iturrigorri pilotalekuan. Lehenengo partidua galdu egin zuten arrasatearren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak