Eskarmentu handiko bi komediagileak El Club de la Comedia eta Comedy Central saioetan ohiko gonbidatuak dira, eta ikuskizun bikaina eskaini zuten.
Bakarrizketa saioen harira, Joxe Migel Uribarren kultura zinegotziaren esanetan: "Hilero ari gara bakarrizketa saioak eskaintzen Arkupe aretoan. Arrakastatsuak diren arren, hasiera batean jende gehiago hurbiltzen zela ere esan beharra dago. Hala ere pozik gaude ekimenak duen erantzunarekin…".
Hurrengo saioa apirilaren 28an izango da, 22:00etan. Javier Salas eta Maribel Merino egongo dira bertan.