Hezkuntza komunitatea sendotzea herritar guztien ardura dela uste du Aretxabaletako EH Bilduk eta herriko baliabideekin hezkuntza komunitatea josteko aukerak aztertu gura ditu: "Helburua herria batu eta hezkuntza komunitatea indartu eta kohesioa lortzea da".
Horretarako beste herri batzuetako proiektuak ezagutu gura izan dituzte, eta Oñatik, Soraluzek eta Oreretak egindakoen berri jaso zuten atzo, herri horietako Hezkuntza zinegotzien ahotik. Besteak beste aipatu zituzten gurasoen ahalduntzea eta euskara eta euskal kultura berreskuratzeko egiten dabiltzan lana.