Udaberri Txapelketako finala jokatuko dute gaur Zugastik eta Lasagabasterrek

Mirari Altube Arrese 2017ko martxoaren 24a

Haritz Zugasti eta Ibai Lasagabaster.

Haritz Zugasti eta Ibai Lasagabaster UDAko pilotari eskoriatzarrek Udaberri Txapelketa dotorea egin dute eta finalera iritsi dira. Gaur, martxoak 24, dute final hori Eskoriatzako pilotalekuan, 19:30ean, Ordiziako Etxeberria eta Zaldua bikotearen kontra.

"Aurkariak ez ditugu ezagutzen eta ez dakigu zer gertatuko den, baina argi dugu ez dela izango partidu samurra", jakinarazi du Jon Etxeberria entrenatzaileak, hortaz, zaleen berotasuna pozik hartuko dute pilotariek.

Debarroko txapelketa

Kadete mailako bikoteak, gainera, Debarroko txapelketa hasi du astean. Arrasateko Etxezarreta eta Zubiaren aurka galdu egin zuten 22 eta 7 martitzenean. "Aurreko egunetan Holandan izan dira eta entrenamendu falta igarri egin zaie", adierazi du Etxeberriak, eta gaineratu du: "Dena den gure helburua jokatzea, gozatzea, ondo pasatzea eta ikastea da".

Hilabete batzuk barru hasiko den Lau t'erdiko txapelketa jokatzeko asmoa ere badute UDAkoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak