Emaitzak erakusten duena baino gehiago sufritu du UDAk

Eneko Azurmendi 2017ko mar. 19a, 20:28

Aretxabaleta-UDAk asko sufritutako garaipena lortu du Gora Bilbao RedBlue taldearen aurka. Partidu lehiatua izan da eta bilbotarrek maila ona eskaini dute. Azken minutuetan atezain-jokalariarekin hasi dira kanpotarrak, 2-1 galtzen ari zirela, eta aretxabaletarrek hori ondo baliatu dute, beste hiru gol egin eta partidua erabakita uzteko.

Aretxabaletak 5-1 hartu du mendean talde bilbotarra, atsedenaldian 2-0ekoarekin erretiratu dira aldagelara, eta bigarren zatiko azken minutuetan apurtu da partidua. Datorren astean Eskoriatzaren aurkako derbia jokatuko dute aretxabaletarrek, eta sailkapeneko lehenengo postuan iritsiko da derbi horretara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak