goiena.eus

Gol zaparradarekin irabazi dio UDAk Vasconiari

  Kirola  Aretxabaleta

Bere etxean, Donostian, irabazi dio 0-4 Vasconianiari UDAk eta hirugarren postua berreskuratu du sailkapenean.

Joan den astean Mondrak zigortu zuen Vasconia bost golekin eta oraingoan UDAk. Izan ere, norgehiagoka estua dago sailkapen buruan, eta inork ez du atzean geratu gura. Iosuk sartu du lehen gola, Julenek bigarrena, Santxok hirugarrena eta Aitor Perezek laugarrena.

Anaitasunak jarraitzen du sailkapenean lider sendo, eta atzetik datoz Hernani, UDA eta Mondra. Datorren domekan Mutriku hartuko dute aretxabaletarrek etxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa