Lagunartean zabaldu dute 'Jatorriz Kalebarren' erakusketa

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 4a, 10:08

Lagunek babestu zituzten Nikasio Unanue eta Luis Jose Errasti artista aretxabaletarrak atzo iluntzean, Arkupen. Orduantxe zabaldu zuten pinturekin eta zeramika lanekin osatutako Jatorriz Kalebarren erakusketa eta martxo guztian izango da.

Luma-muturrarekin egindako hainbat estilotako pinturak jarri ditu Nikasio Unanuek, hamalau guztira. Orain dela hamabi bat urte hasi zen margotzen eta lan gehienak azken urteotan egindakoak dira.

Luis Jose Errastik, ostera, zortzi taldetan banatutako zeramika lanak eroan ditu Arkupera, besteak beste, maskarak, eskuak eta bustoak. Liburu bat ere idatzi du horrek, Altruista eleberria, eta han dauka aretxabaletarrek ikus dezaten.

Biak ala biak "oso pozik" agertu ziren lagunek eta herritarrek egindako harrerarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak