Antzerki Astean murgilduta daude Kurtzebarri eskolan

Mirari Altube Arrese 2017ko ots. 17a, 09:57

Antzezlanak eskaintzen dabiltza gurasoei eta lagunei Kurtzebarri eskolako neska-mutikoak eguaztenaz geroztik. Bi egunotan Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen txanda izan da, eta datorren eguenera bitartean 6. mailara artekoek egingo dute. Ikuskizunak 17:30ean dira.

Munduko dantzak, Muruko sorginak eta herensugea eta Hiru txerrikumeak eskaini dituzte, besteak beste, atzo eta herenegun 6 eta 8 urte artekoek.

Antzerkigintza lantzen

Azken hiru hilabeteetan hainbat tailer egin dituzte, besteak beste ahozko hizkuntza, bertsolaritza, antzerki teknikak, sormena eta komunikazioa lantzeko, eta orain antzezlan bidez erakutsiko dute ikasitako hori guztia. "Esperientzia polita izan da; ea nolako ikuskizunak egiten dituzten!", diote eskolako kideek.

Astelehenean eta eguaztenean 3. eta 4. mailakoek hainbat antzezlan eskainiko dituzte Barre egiten ez zekien printzesa, esaterako; eta martitzen eta eguenean 5. eta 6. mailakoek antzezlanekin batera musikalak egingo dituzte, adibidez, Altxorraren uhartea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak