goiena.eus

Skate parkea inauguratuko dute bihar, urtarrilak 5

  Kirola  Aretxabaleta

Herriko eta inguruko gaztetxoek dagoeneko probatu dute Markole auzoan, Ibarra kiroldegi aurrean, egindako skate parkea. Gabonetan bukatu dituzte lanak eta gaztetxoz bete da inguru guztia egunotan. Bihar, urtarrilak 5, inauguratuko dute Arrasateko Arraska skate taldeak gidatuta.

Skate parkea inauguratuko dute bihar, urtarrilak 5
Gaztetxoak skate parkean egunotan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Trebakuntza saioa eskainiko dute 11:00etatik 13:00etara bitartean Arraskako kideek: "Arrapaletatik zelan jaitsi, eskudeletan zelan ibili eta beste hainbat trikimailu erakutsiko dizkiegu umeei eta ikasi gura duen orori", dio Aitor Akizu kideak. Materiala ere eramango dutela iragarri dute, proba egin gura duen edonori uzteko.

Arratsaldean, 15:30etik 17:00etara, ostera, txapelketak izango dira: "Hainbat kategoria zehaztuko ditugu, eta sari asko banatu".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa