Ia 500 neska-mutiko UDA elkartearen bueltan

Mirari Altube Arrese 2016ko urr. 22a, 09:44

Aretxabaleta Kirol Elkarteak 2016-2017 denboraldia aurkeztu du. Futbol jokalariak, pilotariak, gimnastak eta areto futboleko jokalariak elkartu ziren Herriko Plazan, ia 500 kirolari.

Kirolari eskainitako festa izan zen atzo Herriko Plazan; izan ere, UDAk 2016-2017 denboraldirako eratu dituen talde guztiak aurkeztu zituen. Futbol eskolako umeekin hasi eta ohorezko erregional mailara arteko futbol jokalari guztiak elkartu ziren, baita emakumeak ere lehenengoz, Arizmendi-UDA izenarekin jokatuko dutelako aurten. Horiekin batera pilotariak eta gimnasia erritmikoko neska-mutikoak ere elkartu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak