Iraileko azken astean jarriko da bost edukiontziko sistema Aretxabaletan

Imanol Beloki 2016ko ira. 15a, 15:06

30 gune izango dira, eta organiko eta errefusaren edukiontziak irekitzeko txartelak, berriz, astelehena, irailaren 19tik aurrera hasiko dira banatzen Santa Rita Komentua zen eraikuntzan.

Unai Elkoro Aretxabaletako alkateak eta Lander Arregi Mankomunitateko Hondakinen Kudeaketa batzordeburuak gaur eman duten prentsaurrekoan Aretxabaletan ezarriko den bilketa sistema berriaren inguruko adierazpenak egin dituzte.

Edukiontzi berriak irailaren azken astean hasiko dira jartzen, eta 30 gune ezberdin jarriko dira, guztira, 120 edukiontzi. Bestalde, organiko eta errefusaren txartelak irailaren 19an hasiko dira banatzen eta astelehenetik egubakoitzera bitartean zonaldeka banatuko dituzte Santa Rita komentua zen eraikuntzan.

Bandoaren bitartez jakinaraziko zaie herritarrei zein egunetan tokatzen zaien hauen bila joatea, eta ostalari eta dendariei bandoa eskura emango zaie.

Norbaitek ezin badu txartelaren bila joan egokitutako egunean, Durana kaleko informazio bulegora joan beharko du.

Guztira, 3.324 erabiltzaile daude txartelen bila deituak, eta beste herriekin alderatuta, aldaketa bat ere badago, izan ere komertzio eta ostalariak ere jasoko dute txartela.

Gastuei dagokienez, 105.560 euro kostatuko dituzte edukiontziek, eta beste gastu batzuei dagokienez, muntaia egiteko pabelloia alokatzea, eta edukiontziak sartzeko kamioiaren alokairua osotasunean, 109. 860 euroko inbertsioa egingo dela aurreikusten da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak