IX. mendi martxa egingo du Murrukixok ekainaren 5ean

Mirari Altube Arrese 2016ko mai. 27a, 09:00
Mendi martxa pasatuko den Kurtzebarri mendi ingurua.

Bi urtean behin egiten duen mendi martxarako gertu daude Murrukixo mendizale elkarteko kideak eta izena emateko epea zabalik dago. 

Martitzenean pasa daiteke Murrukixoren egoitzatik (Durana kalea, 13), telefonoz deitu (943-79 93 74) edo mezu bat bidali honako helbide honetara: murrukixo@outlook.com. Egunean bertan ere eman daiteke izena, eta prezioa da 10 euro.

Ibilbideak 27 kilometro ditu eta Herriko Plazan hasiko dute 07:00etan. Plazatik Urkulura joango dira eta handik Ugastegira. Han egongo da lehenengo anoa-postua, jatekoarekin eta edatekoarekin, 8. kilometroan hain zuzen ere. Ugastegitik Degurixara joko dute eta gero Leixargaratera. Hango aterpetxean egongo da bigarren anoa-postua, 16. kilometroaren bueltan. Kurtzebarri mendira joango dira gero, eta handik behera Aretxabaletara, Herriko Plazan bukatzeko. 14:00etarako gehiengoa bueltan izango dela uste dute antolatzaileek.

"Ibilbideak ez dauka aparteko zailtasunik eta askok korrikan egingo dute", dio San Migelek eta gaineratu du: "Gure asmoa, baina, da bide zaharrak berreskuratzea eta horietatik ibiltzen erakustea mendizaleei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak