Omenaldi hunkigarria Emakumearen Egunaren bueltan

Maite Txintxurreta 2016ko mar. 7a, 16:28

Atzo eguerdian, Aretxabaletan, ekimen berezi bat burutu zuten biharko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Hala, Iturrigorri frontoian egindako ekitaldian bi emakume omendu zituzten: Karmele Unzueta eta Pilar Ansoategi.

Atxabaltako Feminista elkarteak Udalarekin eta herriko beste hainbat eragilerekin batera antolatu zuen atzoko ekitaldia.  Bertan, emakumeen borroka izan zen ardatza, eta bertsoak eta musika ez ziren falta izan.

Gainera,  Karmele Unzuetari eta Pilar Ansoategiri omenaldia egin zieten. Momentu hunkigarria izan zen, protagonistek ez zutelako halakorik espero, eta sorpresaz hartu zuten errekonozimendua. Unzueta aretxabaletarra da, eta Ansoategi, berriz, arrasatearra.

Berdintasuna lortzeko bidean egindako ekarpena aitortu nahi izan zieten modu horretan.

Ekitaldian, omendu bakoitzari puntu morea eta “hegan egiteko” erratz bana eman zieten sari modura, euren eguneroko lana aitortu eta eskertzeko.

Era berean, Atxabaltako Feministak elkartetik herritarrak animatu dituzte biharko egunaren bueltan antolatutako ekintzetan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak