Gustura ari dira gaztetxoak Aretxabaletako Gabonetako parkean

Imanol Beloki 2015ko abe. 22a, 19:07

Gaur goizean ireki ditu ateak Aretxabaletako Gabonetako parkeak. 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako parkea Ibarra kiroldegian jarri dute, eta gaur eta bihar egongo da aukera bertara joateko. 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Bertan puzgarriak, Wii jokoak, eskulanak, futbolina… izango da besteak beste. Bi egunetako sarrerak hamar euro balio ditu, egun bakarrekoak ordea sei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak