Bertso liburua jaso dute oparitzat 2014an jaiotako umeek

Mirari Altube Arrese 2015ko abe. 19a, 08:00
Gurasoak umeekin Arkupeko oholtzan.

Lekaixoka bertso eskolako kideek bertso bana egin diete 2014an Aretxabaletan jaiotako umeei. Eguenean, abenduak 17, Arkupe kultura etxean egindako ekitaldi apal baina beroan jaso zituzten liburu horiek 33 umeren gurasoek.

Urrian jarri zuten abian ekimena eta 2014an jaiotako neska-mutikoen gurasoei gutunak bidali zizkieten horren berri emateko. 33 umeren gurasoek eman zuten izena orduan, eta Lekaixokako kideek, bederatzi bat lagunek, bertso bana egin dizkiete horiei. Bertso bakoitzari umearen argazkia jarri diote alboan eta hori osatu dute Iñaki San Miguelek egindako marrazki politekin. "Gustura geratu gara emaitzarekin, ea gurasoek ere gustuko duten", zioten Lekaixokako bertsolariek.

Ekitaldi apala baina polita egin zuten Arkupen, liburuok banatzeko. Bertsoa beti protagonista izanda, umeekin bizi izaten diren ohiko egoerak antzeztu zituzten gurasoz, aitaita-amamez eta umez ia beteta zegoen aretoan. "Ekimen polita da, eta betiko den opari horietako bat jaso dugu", esan zuten gurasoek liburua eskuartean zutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak