Gizarte Politikako diputatu Maite Peña bisitan izan da GSR Debagoiena zaharren egoitzan

Mirari Altube Arrese 2015ko aza. 12a, 17:57

Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatu Maite Peña eta haren taldea izan dira bisitan gaur Aretxabaletako zaharren egoitzan. GSR Debagoiena egoitzako arduradunek egin diote harrera eta eraikina erakutsi. Egoiliarrekin eta langileekin egoteko aukera ere egongo da.

2009ko ekainean zabaldutako egoitzak 170 egoiliar ditu egun, eta goitik behera erakutsi diete Aldundiko ordezkariei. Bertako langileekin eta egoiliarrekin egoteko aukera ere izan dute eta diputatua gustura geratu da ikusitakoarekin.

Tokian tokiko proiektuak ezagutzen dabil azken asteotan Peña, izan ere horien berri gertutik izatea garrantzitsua dela adierazi du. Hala, bisitaren ostean GSRko arduradunekin solasalditxoa izan du.

Datozen lau urteetara begira adinekoen arretari eskainitako "aurrekontua igo" egin dutela jakinarazi du. Eta zerbitzuei dagokienez lehentasunetako bat "oreka lortzea" izango dela esan du. Hori horrela, Donostiatik harantzago ematen diren "kalitatezko zerbitzuak" bermatzen jarraitu gura dute. 

Aldundiaren asmoa da 140 plaza berri sortzea erresidentzietan, eguneko zentroetan eta etxebizitzatan eta horiek non kokatu aztertzen dabiltza orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak