Andramaixak 2015 Aretxabaletan

Paella Andramaixetako herri bazkariko protagonista

Aitor Agiriano 2015ko abu. 17a, 16:09

Herritar ugari batu da aurtengo Aretxabaletako jaietako herri bazkarian. Aurreko urteetan lez, paella izan da protagonista nagusi. Lerro luzea eratu da banatu behar zuten lekutik herriko kale nagusian zehar. Batzuk, bi ordu lehenago jarri omen dira lerroan eta beste batzuk aldiz, leku ona edukitzeko asmoz, goizeko 10:30ak inguruan jarri omen dute mahaia plazan. Bat edo beste, jateko gabe geldituko ote zen beldur ere bazegoen, baina azkenean denentzat iritsi da paella plater ederra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak