Auto telegidatuen erakustaldi ikusgarria, Aretxabaletan

Josu Bilbao 2015eko uztailaren 12a

Goizez eta arratsaldez auto telegidatuekin ibili dira Dos Pistones klubeko kideak eta beste hainbat zale. Zumarragatik eta Donostiatik ere gerturatu dira Aretxabaletako herriko plazan egin duten zirkuitura. Jende asko bildu da plazan autoen gidariek zirkuituan egin dituzten trikimailuak eta egin dituzten mekanika lanak bertatik bertara jarraitzeko.

Auto telegidatu mota ugari ikusteko aukera izan dute aretxabaletarrek. 11:30ean eta 18:00etan erakustaldiak egin dituzte herriko plazan prestatu duten zirkuituan. gidarien artean, txapelketetan eta lehiaketetan parte hartzen duten hainbat izan dira. Irailean, Espainiako txapelketan arituko direnak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak