Emoziorik ez zen falta izan atzo gauean Aretxabaletako Herriko Plazan. San Juan sua itzali orduko hasi ziren tantaia jasotzeko gertatze lanetan 1997an jaiotako kintoak; hasi bai, baina lanok luzatu egin ziren. Gazteak ezin asmatu eta ikusleak urduri... Sokei handik tira eta hemendik tira, gauerdirako tente zegoen plaza erdian, eta mutilek gustura egin zioten pixa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.