Arkupen hartuko dituzte karguak udalbatza berria osatuko duten kideek

Mirari Altube Arrese 2015ko eka. 12a, 08:00
Unai Elkoro izendatuko dute alkate.

Bihar, ekainak 13, hartuko dituzte karguak datozen lau urteotan udalbatza osatuko duten kideek. 12:00etan da ekitaldia eta udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin izan bada ere, aurten lehenengoz, beste eraikin batean egingo da, Arkupe kultura etxeko bigarren solairuko gelan, hain zuzen. EAJko Unai Elkoro izendatuko dute bertan alkate.

Ez da ohikoa udaletxetik kanpo egin behar izatea inbestidura ekitaldia baina halaxe izango da aurten. "Zinegotzi kargua hartuko duen kide bat gurpildun aulkian dabil eta udaletxean igogailurik ez dago osoko bilkuren aretora igo ahal izateko", argitu du Xabier Mendizabalek, Udal idazkariak. Ekitaldi irekia da eta herritarrek hara joan beharko dute kargu hartzeak bertatik bertara jarraitzeko.

Zerrendaburu bozkatuena

Ekitaldi motza izango delakoan dago Mendizabal. Alkatea izendatzeko bozketa egingo dute udalbatza osatuko duten hamahiru kideek, eta gehiengo absolutua lortzen duena izendatuko dute: "Hori ez badu lortzen zerrendaburu bozkatuena izendatuko da alkate".

Hala, eta ezustekorik ezean, EAJko Unai Elkoro izango da eta harekin batera osatuko dute udalbatza honakoek: EAJkoak: Nerea, Etxabe, Aitor Gabilondo, Mikel Uribetxebarria, Pili Leanizbarrutia eta Joxe Migel Uribarren; EH Bildukoak: Xabier Igartua, Jon Albizu, Oihane Etxebarria, Irati Pagoaga eta Hector Prieto; Irabazikoa: Luis Mariano Gomez; eta PSE-EEkoa: Miren Lorea Lana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak